Skip to main content

'Ibilaldiaren' ospakizuna aztertu da Euskararen Aholku Batzordearen Bilkuran

Kultura

2022, mar. 08 - 16:03

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Euskararen Aholku Batzordearen Bilkuran parte hartu du. Bileran ere izan dira Koldo Narbaiza- Euskara eta Hezkuntza saileko zinegotzia- , Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta udal sail batzuen eta besteen ordezkariak.

Bilkuran, Bizkaiko ikastolen jaialdia; hau da, Ibialdiaren hurrengo ospakizuna aztertu da. Izan ere, jaialdiaren hurrengo edizioa Bilbon izango da. Era berean, “hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak” izeneko agiria aurkeztu da, eta Bilbon euskara sustatzeko ekintza Planaren ebaluazioari buruzko proposamen txostena aurkeztu da.

Hamaika Telebista