Skip to main content

Ikus-entzunezko 6 proiektu mentorizatuko ditu Apika Project Lab egitasmoak

Kultura

2024, Maiatza 27 - 14:05
Ikus-entzunezko 6 proiektu izan dira hautatuak Apika Project Lab egitasmoaren IV. edizioan. Ametza Filmsen ‘Behe klasekoak’, Tantak filmen ‘El rompeolas’, Izar filmsen ‘Irailak 27’, Beatriz de Silvaren ‘Llamadme Khali’, Motjuicen ‘Opera eta Katxarreria eta Platanoboligraforen ‘Sustraiak’ dira aurkeztutako 21 proiekturen artean hautatutakoak. Sektoreko profesionalen mentoretza eta aholkularitza jasoko dute proiektuen ekoizle, gidoilari eta zuzendariek.
Hamaika Telebista