Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Inmersiones biltzarra Gasteizen izango da abenduaren 14an

Kultura

2024, abe. 11 - 18:12

Hainbat diziplinako 30 artista baino gehiagok hartuko dute parte Gasteizeko Zas Espazioan. Euskal Herriko artista berriak eta euren lana ezagutzera emateko helburua du topaguneak. Baita artistek elkar ezagutu eta euren artean ideiak partekatzea ere.
Ikerlariek, irakasleek, aktibistek, pentsalariek, musikariek eta hainbat kolektibok hartuko dute parte. Aurten, artista berriez gain, berariaz gonbidatutako beste artisten lanak ere ikusgai egongo dira. Feministaldiarekin batera antolatu dute biltzarra.
Bi jaialdien elkarlanak kulturaren “ikuspegia zabaltzen” lagunduko duela uste dute antolatzaileek. Inmersionesen 17. edizioa izango da eta `Agur eta ciao’ leloa izango da aurtengoa. Egitarauak goizean hasi eta arratsaldera arte iraungo du, eta sarrera doakoa izango da. Pandemia garaian ez bezala, aurten ez da saioa streaming bidez ikusteko eta parte hartzeko aukerarik izango.

Hamaika Telebista