Skip to main content

Irati Agirreazkuenaga: 'Eremu gehiagotan arteaz gozatu ahal izango dugu Bilboko Kalealdian'

Kultura

Leire Regadas

2022, eka. 16 - 13:06
Irati Agirreazkuenaga aktore eta kultur adituak gure agendak betetzera dator berriro ere. Oraingoan, bi kultur proposamenekin etorri da; Bilboko Kalealdia, arte-eszenikoen jaialdia, ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte ospatuko dena; eta Bilbon bertan, BIRA kulturguneak eskaintzen duen egitarauari lotuta nabarmendu du Lanartearen aurkezpena eta Loreak Belaunetan dokumentalaren aurrestreinaldia.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista