Skip to main content

AEK: "Euskal herritarrek euskara eroso erabiltzeko baldintzak izatea nahi dugu"

Kultura

2025, api. 05 - 12:04

Jaizkibel konpainiaren eta Naizen Elkartearen lekukoa hartuta, AEK omendu du aurten ZeidFest Gaztea jaialdiak. Kittu elektrotxarangaren konpainian ireki dituzte jaialdiko ateak.

Azaldu dute AEKren xedea dela Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea; horregatik aritzen dira Euskal Herri osoan euskararen ezagutzan, erabileran eta sustapenean.

ZeidFest Gaztea jaialdian AEK-K gonbita luzatu die “irakasle, ikasle, mintzalagun, berbalagun eta gainerako AEK-ko kideei eta euskaltzale guztiei, euskaraz eroso bizitzeko, jaialdian elkarrekin disfruta dezaten”. Euskararen arnasguneei buruz; bada gehitu dute zorionez, guztien ahaleginari esker, gero eta ohikoagoa dela Bilbon, Ezkerraldean, Arabar Errioxan, Erriberan edo Enkarterrin arnasguneak topatzea, alegia, euskaraz eroso bizitzeko guneez gozatzea.

Hamaika Telebista