Skip to main content

Irudikak 13 herrialdetako profesionalak bilduko ditu Gasteizen

Kultura

2023, urr. 31 - 13:10
Artium Museoak Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionalaren VII. edizioa hartuko du azaroaren 2, 3 eta 4an. Japonia, Polonia, Nigeria, Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, EE. BB, Kolonbia eta Espainiatik ailegatutako profesionalak izango dira bertan. Yoshiko Hada, Marta Ignerska, Styles Osunde, Adam Pesapane edo Ivonne Gargano bezalako ilustratzaileak pasako dira Artium museotik. Euskal Herriko ilustratzaileek presentzia nabaria izango dute ere, Mr Laspiur, Jone Taberna edota Iraia Okinaren parte hartzearekin, besteak beste. Irudikak konferentziak, hitzordu profesionalak, tailerrak, egonaldi artistikoak eta erakusketa bat eskainiko ditu hiru egunetan zehar. Gasteizko Zuloa Irudia liburu-dendan 11 artistek egindako ilustrazioak egongo dira ikusgai.
Hamaika Telebista