Skip to main content

Irulegiko Eskua Nafarroako Museoan dago ikusgai

Kultura

Irene Garitagoitia Beitia

2024, abe. 17 - 17:12
Aurkeztu eta bi urtera, Irulegiko Eskua Nafarroako Museoko Historiaurreko areto berrituan bisita daiteke. Oraindik behin-behinekoa den espazio baten dago eta ez du testuingurutik. Hala ere, aurkikuntzaren interpretazio berria, jainkosa bati egindako eskaintza dela, jasotzen du. Mattin Aiestaran, Irulegiko indusketen zuzendariak, pieza "testuingurutik kanpo samar" dagoela deitoratu du. “Irulegiko pieza gehiago falta zaizkio gainera Historiaurreko gelan dagoelako, eta ez Burdin Arokoan”. Pieza bere testuinguru kronologiko eta geografikoan ulertzearen garrantzia azpimarratu du Aiestaranek.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista