Skip to main content

Ja! jaialdiak 13. edizioko egitaraua aurkeztu du BIlbon

Kultura

2022, ira. 13 - 14:09
Ja! Bilboko umorezko literaturaren eta artearen nazioarteko jaialdiaren 13. edizioa Bilbon egingo da irailaren 29tik urriaren 11ra. 2010az geroztik, udazkenaren hasieran egiten da, eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat. Jaialdiak egitarau zabala du, eta hausnarketarako eta dibertsiorako espazioa ere bai.
Aurtengo edizioa lehenago hasiko da, izan ere, Naukasen zientzia, eszeptizismoa eta umorearen jaialdian egongo da. Irailaren 16an, Naukas Bilbao programazioaren barruan, bi jaialdietara gonbidatutako Raquel Sastre umoristak solasaldi dibertigarria eskainiko du umoreari buruz.
Hamahirugarren edizio honetan, jaialdiak kokapen berria edukiko du. Lehen astean, ohikoa den BBK Aretoa izango da ekitaldien lekuko. Jaialdiaren bigarren astea UPV/EHUko Bizkaia Aretoaren Mitxelena entzunaretoan ospatuko da.
Hamaika Telebista