JazzEñek zortzi kontzertu eskainiko ditu Donostiako 59. Jazzaldian, Victoria Eugenia Antzokian
Kultura
2024, Maiatza 09 - 12:05
Donostiako Jazzaldia uztailaren 23tik 28ra egingo da. Gero eta gutxiago gelditzen da eta pixkanaka programazioa argitaratzen ari dira. 59 edizio beteko ditu aurten eta Jazzaren euskarri nagusienetako bat izatera heldu da nazioartean ere bai. Sei agertoki izango dira aurten: Trinitate Plaza, Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Keler Gunea eta Chillida Leku. Horietan guztietan eskaintza handia izango da.