Joan Mari Irigoien idazlea zendu da, 74 urte zituela
Kultura
2023, Maiatza 18 - 00:05
Endekapenezko gaixotasun bat pairatzen zuen azken urteetan Joan Mari Irigoienek, esklerosia. Idazleak obra oparoa utzi du euskal literaturan, narratiban, poesian eta haur eta gazte literaturan. Literaturari heldu zion Irigoienek 70eko hamarkada erdialdean, 1975ean. Geroztik, "Oilarraren promesa", "Babilonia", "Lur bat haratago" eta beste hamaika eleberriren zein zenbait poema liburu eta haur eta gazte literaturako liburuak egin zituen.
2014ko urrian hartu zuen erretiroa, Elkar argitaletxean 24 urte egon ondoren. Erretiroa hartu eta gutxira bi poema liburu lantzen hasi zen, “Bi urtetako kronika fakultatiboa.”