Skip to main content

John Fogertyren data bakarra Euskal Herrian Azkena Rock jaialdian izango da

Kultura

Irene Garitagoitia Beitia

2025, ots. 19 - 14:02

Azkena Rock musika jaialdiaren 23. edizioa ekainaren 19tik 21era ospatuko da Gasteizen. Hasi dira, jada, konfirmatutako taldeak aurkezten, John Fogerty, Manic Street Preachers, Turbo Negro, Dead Kennedys, Kaotiko eta EZEZEZ izango dira Mendizabalako eszenatokietan, beste batzuek artean.

Era berean, Trashville agertokiko programazioa dagoeneko iragarri dituzte, Wau y los Arrrghs, The Neanderthals eta Los Straightjackets joko dute, besteak beste, publikoak eta agertokiak bat egiten duen txoko horretan.

Hamaika Telebista