Jokotekniaren aurtengo edizioa azaroaren 9an egingo da Euskararen Etxean
Kultura
2024, urr. 30 - 13:10
Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarriko dira momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira jardunaldian. Zazpigarrenez antolatu dute aurten Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak azaroaren 9an, Bilboko Euskararen Etxean.