Skip to main content

Jon Irazabal Agirre hil da, Durangoko Azokako zuzendari ohia

Kultura

2024, abu. 23 - 09:08

Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendari lanetan jardun zuen 30 urtez. 1960an Iurretan jaioa, 17 urte zituela hasi zen Gerediaga elkartean eta ordutik, elkartea eta bera ez dira banandu.

Iurretarrak Durangaldeko historiaren inguruan ikerketa ugari egin zituen. Gerediaga elkarteak Irazabalen lana nabarmendu du: "Bere ekiteari esker, Durangaldeak asko daki eskualdearen historiaz”.

Hileta elizkizuna abuztuaren 23an izango da, 18:00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian.