Jon Urzelai, idazlea: “Musika jaialdiei buruz oso modu azalekoan hitz egiten zela ikusi nuen”
Kultura
2023, eka. 28 - 04:06
Uda garaian gaude eta askotariko musika jaialdiak daude. Hain zuzen ere, musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak 'Su festak' (Euskal musika jaialdiak XXI. mendean) saiakeran, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz. Berarekin hitz egin dugu.