Jose Mari Esparza idazle eta editoreak jasoko du IV. Monzon-Ganuza Saria
Kultura
2024, ots. 15 - 13:02
17 urterekin hasi zen lanean fabrika batean, eta Txalaparta argitaletxea sortu zuen gero. Liburuez gain, ehunka artikulu ere idatzi ditu prentsan eta mugimendu politiko askotan parte hartu du.
Martxoaren 7an Bergarako Seminarixoan ospatuko den ekitaldi publiko batean jasoko du Esparzak saria. Bergarako alkatearen hitzetan, “belaunaldi berriok ez dugu ahaztu behar Jose Mari eta besteei esker jaso dugun oinordetza”.