Juan Ignacio Bidartek Bilboko Guggenheim museoko zuzendari izateari utziko dio
Kultura
2024, Maiatza 21 - 08:05
Hiru hamarkadaz Guggenheim Bilbao Museoaren buru izan ondoren, Juan Ignacio Bidartek uste du garaia iritsi dela "ziklo bat ixteko". Hala, “etapa berri bat irekitzeko” unea dela azaldu du, “museoa etorkizunera begira jarriko duten beste begirada eta esperientzia batzuk sartzeko, planteatzen zaizkion erronkei aurre eginez".
Kargua utzitakoan, egungo zuzendari nagusiak Guggenheim Bilbao Museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa, eta Guggenheim Fundazioari lotuta museoekin lotutako nazioarteko ekimen estrategikoetan.