Skip to main content

Juan Luis Goenagaren 'Alkiza' erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan dago ikusgai

Kultura

2024, urr. 23 - 14:10

Urriaren 22tik otsailaren 16ra arte, Juan Luis Goenagaren 'Alkiza' erakusketa egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. Euskal Herriko margolari espresionistak bere heriotzaren aurretik, bere alaba Barbara eta Telmo bere semearekin batera museoko erakusketa prestatu zuen zenbait Euskal Museo eta erakunderen laguntzarekin.

Erakusketa margolariaren obra goiztiarrera bideratzen da. Sormenezko esperimentazio-aldi labur bat da hau, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierakoa alegia. Beste belaunaldi batzuetako Oteiza edo Mendiburu bezalako artista esanguratsuei gertatu bezala,

Goenagak, 20 urte baino ez zituela, bere obrarako inspirazio-iturri indartsua aurkitu zuen euskal naturaren eta paisaiaren balioen abstrakzioan. Kontzeptua era ezberdin askotan jorratuko duelarik. 2018an Mikel Lertxundik artistaren monografia publikatu zuen, Goenagari berari obraren muntaiarekin lagunduz. Bertan, 1971tik 1976ra, teknika ezberdinetan egindako ehun bat obra jaso dira. Itzak, Belarrak, Larruak, Hari-matazak, Sustraiak eta Marroiak serieetan bilduak.

Hamaika Telebista