Skip to main content

Julen Nafarrate, Zinegoak: “Zinegoak jaialdiak balio du herritarren begirada zabaltzeko”

Kultura

2023, eka. 21 - 15:06
Zinegoak jaialdiak 20 urte bete ditu aurten eta egitarau berezia prest dute datorren astelehenetik ekainaren 3ra arte. Julen Nafarrate jaialdiko komunikazio arduradunak nabarmendu du egitarau oso anitza antolatu dutela, eta 50 jarduera baino gehiago antolatu dituztela: solasaldiak, jaiak, proiekzioak, arte eszenikoak, nazioarteko gonbidatuak… “Ia-ia dena prest daukagu jaialdiari hasiera emateko”.
Nafarratek azpimarratu du ez dela ohiko zinema jaialdi bat, eta beren helburua dela ikus entzunezkoen bidez sexu eta genero aniztasuna zabaltzea, eta hori aldarrikatzea. Aurten identitate aldakorretan jarri dute fokua, “norberak bere burua, bere generoa eta bere identitatea uler dezan nahi duen moduan, eta aldarrikatzeko hori aldakorra dela, ez zerbait mugiezina, eta horretarako eskubidea izan behar duela”. Horrez gain, azpimarratu du jaialdi honek balio duela begirada zabaltzeko, “inguruan ez dauden errealitateak ezagutzeko” aukera ematen duelako.
Hamaika Telebista