Justo Ezenarro, Bilboko Zirkuitua: "Antzerki taldeek beren lanak erakusteko aukera paregabea da"
Kultura
Ane Garitaonandia
2024, ots. 08 - 09:02
Bilboko eta inguruko sortzaile eta antzerki talde berrien hamasei obra eskainiko ditu urtarrilaren 11tik maiatzaren 9ra arte ‘Bilboko Zirkuitua ekimenaren denboraldi berriak. Urtero bezala, Bilboko Udalak antolatuta, hamaika auzotara zabalduko dira arte eszenikoak.