Skip to main content

Kai Nakai: "Momentuan tendentzia diren abestiak euskaraz ere entzun daitezkeela erakutsi nahi diot munduari"

Kultura

2023, urt. 17 - 12:01

Ostiralean argitaratu zuen Kai Nakai musikari gasteiztarrak Shakiraren azken kantaren euskarazko bertsioa, edo, hobeto esanda, Tiktokek duen denbora mugaren araberako bertsioaren puska, eta dagoeneko milioi bat ikustaldi lortu ditu. Ez da arabarrak egiten duen lehen bertsioa; are, diskoan lanean ari den bitartean, euskal musikari bere ekarpena egiteko modua aurkitu du horrela. Baina, bertsioak bertsio, urte honetan bertan “kolaborazioz beteriko” disko bat kaleratuko duela aurreratu digu.

Hamaika Telebista