Kaldearte erakustaldiaren XVIII. edizioak 81 ikuskizun eskainiko ditu Gasteizen
Kultura
2024, Maiatza 10 - 12:05
Montehermoso Jauregiaren ur biltegia izango da Kaldearteren kokaleku berria jaialdiaren XVIII. edizioan. Plaza Berria ere agertoki gisa berreskuratuko du Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldiak. Ekainaren 7a eta 9a bitartean izango da eta 80 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu. Aurtengo edizioarekin, gainera, hiru espektakulu ibiltari eta bi estreinaldi absolutu izango ditugu Gasteizen.