KaldeArte Gasteizera itzuliko da asteburu honetan
Kultura
2024, eka. 07 - 12:06
Ekainaren 7an emango zaio hasiera KaldeArte jaialdiaren hemezortzigarren edizioari. Nazioarteko kaleko artearen erakustaldia hiru egunez ospatuko da hiriburuko hainbat puntutan zehar, ekainaren 9a arte, hain zuzen. Bertan, 31 konpainiak eskainitako 82 ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. “Les Filles du Renard Pâle” konpainiaren “Résist” lanak irekiko du jaialdia; emakumeak protagonista dituen musika eta funanbulismo ikuskizuna izango da hau. Ekainaren 7an, ostiralean, Andra Mari Zuriaren plazan gaueko 22:30ean izango da.“Desprovisto” lana izango da jaialdiari itxiera emango diona. Murtziako konpainiak zirko garaikideko ikuskizuna eskainiko du igandean, Andra Mari Zuriaren plazan, arratsaldeko 20:30ean.