'Karpeta Urdinak', Euskal Herriko torturen inguruko dokumentala estreinatu dute Zinemaldian
Kultura
2022, ira. 19 - 08:09
Torturaren inguruko dokumentala da 'Karpeta Urdinak'. Ander Iriarte zinemagileak zuzendutako lana da, bertan azaltzen da nolakoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan torturaren inguruan Paco Etxeberriak Eusko Jaurlaritzarentzat egindako ikerketa.
Ander Iriartek Kriminologiaren Euskal Erakundeak, Lakuako Gobernuak eskatuta, torturari buruz egindako txostenetik ateratako zirrikitu eta emaitzen berri eman du. Azterlan hori 2017an amaitu zen, eta 5.000 kasu baino gehiago baieztatu ziren 1960tik.
Donostiako Zinemaldian estreinatu dute, Zinemira sailean.Ondoren, otsailaren 13ko astean Euskal Herriko estreinaldia egitea da asmoa, eta nazioarteko estreinaldia ekainean izango da.