Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabeak 'Martutene' eleberria izango du protagonista
Kultura
2022, eka. 08 - 06:06
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen 15. irakurketa jarraitua ospatuko da Bilboko Arriaga Antzokian, eta Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' liburua izango du protagonista. Guztira, 200 pertsona baino gehiago bilduko dira, bakoitza liburuko pasarte txiki bat irakurtzera, eta digitalki hartuko dute parte beste 300 pertsona inguruk.