Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: "Agur taldea % 100ean ondo pasatzeko taldea dela esan daiteke"

Kultura

2023, eka. 15 - 14:06
Agur taldea izango da gaurko Musika Zuzenean saioko protagonista. Pandemia garaian sortu zen, Iparragirre Elkarteko hainbat kide entsegu lokaletan elkartzen hasi ondoren. Gernikako Ospa tabernan grabatu dute gaurko erreportajea; izan ere, Euskal Herriko musika eszenan garrantzitsua den gune hori itxiko dute asteburu honetan: “Ospa garrantzitsua izan da musika berria ezagutzeko, eta musikaz gozatzeko, bai zuzenekoetan, bai bertako musikarekin”.
Musika motari dagokionez, punk rock-a egiten dute, eta rock and roll “azkarra eta zikina”. Kantu laburrak egiten dituzte, eta batez ere, “ondo pasatzeko” taldea dela nabarmendu du Otamendik. Letra “azidoak” lantzen dituzte, eta batez ere, “zuzeneko taldea” da, apenas 30 minutuko emanaldiak eskaintzen baitituzte.
Iaz disko txiki bat argiratu zuten, eta orain, beren diskografia osoa biltzen duen biniloa kaleratu dute: “9 kantu bildu dituzte 18 minututan; azkar irensteko eta zuzenean gozatzeko diskoa da”.
Hamaika Telebista