Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Maite eta gorrotatzen duten Baionaz hitz egin dute Kuma No MOTOR taldeko kideek”

Kultura

KUMA NO MOTOR talde lapurtarraren 'Baiona Zikina' lan berria ezagutuko dugu gaurko Musika Zuzenean saioan. 2010. urtean sortu zen, eta ordutik hardcore punk giroko taldea dela nabarmendu du Koldo Otamendi saioko aurkezleak: “Giro basatiak, erritmo azkarra, basu distortxionatuak eta ahots garratzak lantzen dituzte”.

Otamendiren esanetan, beren “kezkak eta egonezinak” irudikatu dituzte beren hirugarren diskoan, eta “maite eta aldi berean gorrotatzen duten” Baionaz hitz egin dute, besteak beste, kantua osatzen duten 10 kantuetan. Ekainean bi hitzordu dituzte zuzenean ikusteko: hilaren 27an Miarritzeko Atabal aretoan joko dute, eta 30ean, EHZ jaialdian .