Skip to main content

Kontzertu-proiekzioa berreskuratuko du 70. Zinemaldiak, irailaren 17an Belodromoan

Kultura

2022, ira. 13 - 09:09

Euskadiko Orkestraren, SGAE Fundazioaren eta Donostia Zinemaldiaren 'Kontzertua & Proiekzioa' Belodromora itzuli da bi urteko geldialdiaren ondoren. Larunbatean, hilaren 17an, eguerdiko 12:00etan, zazpi filmetako soinu-bandak interpretatuko dira, eszena proiekzioekin batera . Saioa doakoa da, baina, aurretik, gonbidapena eskuratu behar da.

Aurtengoan Juan José Ocón donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna. Hautatutako musikagile eta filmak honakoak dira: Alejandro Amenábarren 'Mientras dure la guerra'; Eva Gancedoren 'La buena estrella'; Carles Casesen' El portero'; Carmelo Bernaolaren 'Nueve cartas a Berta'; Arturo Cardelúsen 'Buñuel en el laberinto de las tortugas'; Aitor Amezagaren 'La sombra de nadie'; eta Manel Gil-Ingladaren' Cher ami'. Aipatzekoa da, gainera, aurten 'Nueve cartas a Berta' filma Donostia Zinemaldiaren Klasikoak atalaren baitan ikus ahal izango dela.

Kontzertu berri honetarako, Euskadiko Orkestrak Andra Mari Abesbatza gonbidatu du: haiek arituko dira Buñuel en el laberinto de las tortugas eta La sombra de nadie filmetan.

Hamaika Telebista