Skip to main content

22. Korrikaren lehenengo aurkezpen soziala egin da Iruñean

Kultura

2022, mar. 18 - 09:03

Lekukoa Amurrion da dagoeneko, eta furgonetak motorrak berotzen hasi dira. Korrika hasteko aste pare bat besterik ez da falta. Pandemiak urtebete atzeratu du ohiko hitzordua, baina ilusioak bizirik dirau. Ostegunean egin dute euskararen aldeko ekimen erraldoiaren lehenengo aurkezpen soziala, Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan. Bigarrenaren txanda martxoaren 24an izango da, Bilbon.
Korrikaren bi helburuak gogoratu dituzte, hots, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua biltzea.

Hamaika Telebista