Korterraza Sensibiliza saioa ospatuko da abuztuaren 22an Gasteizen
Kultura
2024, abu. 21 - 10:08
Arabako Korterraza laburmetrai zikloak udako azken txanpa hasi du. Abuztuaren 22an, ostegunean, “Korterraza Sensibiliza” saioa ospatuko da Gasteizko Artiumeko plazan 21:15etatik aurrera. Gai sozialeko 7 film laburren emanaldia egingo da iluntzean. Migrazioa, amatasuna, isolamendua eta gizakiek naturan dugun inpaktua izango dira, besteak beste, genero ezberdinetako laburmetraiek jorratuko dituzten gaiak.
Film laburren emanaldien ondoren, ikusleek “Sensibiliza” sariaren irabazlea aukeratzeko bozkatuko dute. Gasteizen saio honekin amaiera ematen baldin bazaio ere, jaialdiak Araban jarraituko du irailaren erdirarte. Orbiso, Ozaeta, Burgelu, Okondo eta Amurrio izango dira, hain zuzen, laburmetrai-zikloaren hurrengo geldialdiak. Honela 41 proiekzio izango dira Korterraza jaialdiak aurten Arabako 40 herritan eskainiko dituenak.