Kulunka konpainiak irekiko du gaur Erriberriko Antzerki jaialdiaren 25. edizioa
Kultura
2024, uzt. 19 - 12:07
Erriberriko Antzerki Jaialdiak 25. edizioa hartuko du gaurtik hasita, hilak 19, abuztuaren 4ra arte. Guztira, 27 emanaldi programatu eskainiko ditu Erriberriko jaialdiak: 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 8 Nafarroako konpainiei dagozkie, ikuskizun bat nazioartekoa izango da, 2 inklusiboak, bat euskaraz eta 3 irisgarriak. Oraingo honetan, Tafalla, Beire, San Martin de Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera zabalduko da programazioa.