Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

La Abadia antzokiak 'Altsasu' antzezlana defendatu du, zentsura eskaeren aurrean

Kultura

2024, urt. 19 - 12:01
Madrilgo La Abadia antzokiak Altsasu antzezlana defendatu du, hain zuzen ere, Espainiako hiriburuan estreinatu den egunean. Zentsura eskariak izan badira ere, azkenean ez dute helburua lortu. Antzokiak ohar batean azaldu duenez, antzezlan baten inguruan sor daitezkeen iritzi guztiak entzuten eta errespetatzen ditu. 2016an Altsasuko Koxka tabernaren atarian bi guardia zibilekin izandako liskar baten harira Auzitegi Nazionalak epaitutako zortzi gazteen kasua kontatzen du Altsasu lanak. 
La Abadia antzokiak dioenez, sortzaileen askatasunaren alde egiten du, gizarteari garrantzitsuak iruditu ahal zaizkion gaiak eta galderak planteatuz.

Antzezlana "gehiago edo gutxiago gustatu arren, programazio askatasuna errespetatzen duela adierazi du Jose Luis Martinez Almeida Madrilgo alkateak.

Bestalde, Jordi Marti Grau Kulturako Estatu idazkariak salatu du "zentzugabekeria" dela alderdi batek —Voxek— antzezlan baten aurkako manifestazioa deitzea.

Era berean, Espainiako Kultura Ministerioak gisa horretako eraso "guztiz justifikaezinak" jasaten dituzten adierazpen artistikoak salatzen eta babesten jarraituko duela nabarmendu du.
Hamaika Telebista