Landa Kedada Handia Kuartangora iritsiko da irailaren 27tik 29ra
Kultura
2024, ira. 26 - 11:09
Ostiralean, Añanako kuadrillan kokatua dagoen Kuartango Udalerriak Landa Kedada Handiaren ateak irekiko ditu. Hiru egunez, talentu, kultura eta tradizioaren inguruko jardunaldiak egongo dira bertan. Goizeko 10:00-etan izango da aurkezpena, Kuartengoko antzerki aretoan hain zuzen ere. Gerora eta 21:00ak arte, bost areto ezberdinetan talentuaren inguruko tailerrak, hitzaldiak, mahi-inguruak zein kontzertuak eskainiko dira. Larunbatean berriz, 10:00etatik 1:00etara iraungo du eta kultura izango dute gai-buru. Eta Igandean bukatzeko tradizioaren inguruko ekitaldiak izango dira 10:00etatik 21:00etara.Besteak beste, Depedro, El naán trio, Demode quartet, Los niños jesus etb izango dira bertan. 2022an izan zen lehen edizioa, urterik urtera diskurtso berdina aldarrikatuz. Gizarte-aldaketako une honetan, landa-eremuak zeresan eta egiteko asko duela aitortzen dute. Hau horrela, topaketaren helburua, honen aurrean bidegurutze bat izatea dela diote. Honetarako, ikuspegi eraikitzaile zein berritzaile batetik, landa-garapen justu, oparo eta iraunkor baterako erantzunak aurkitzeko proposamena jarri dute mahi gainean.