Skip to main content

Lindy Hop eta Swing musika jaialdia asteburu honetan ospatuko da Iruñean

Kultura

Spring Lindy Weekend Espainiako Lindy Hop eta Swing musika jaialdirik garrantzitsuenetako bat da. Udaberri bakoitzean asteburu bat ospatzen da Baluarteko Biltzar Jauregian eta urtero 450 dantzari baino gehiago erakartzen ditu, 14 herrialde ezberdinetatik etorriak. Kultura afroamerikarrean oinarritutako dantza estiloak gizartean zabaltzea helburu du.