Lotura musika taldea: 'Ibilbide guztian letra ilunak bota ditugu, baina beti argiari zirrikitu bat utziz'
Kultura
Lotura taldeak metal eszenan kokatzen du bere burua. Gurean, tradizio asko duen eszena da metaleroa, eta eraginak eragin, Loturak berezko nortasuna topatu nahi du musika bide honetan. Egun, ez dira garai oparoenak soinu oldarkorrentzat. Hala ere, badira dozenaka gazte entsegu lokaletan egurra banatzen jarraitzen dutenak. Gaur egungo musika tendentziatik urrun, oraindik anplifikadore pisutsuak furgonetan kargatzeko prest diren gazteak badira. Iker Aginaga abeslariak egiten ditu Lotura taldearen hitzak. ‘Musika Zuzenean’ saioan azaldu duenez, ‘Automatak izan’ diskoan, askatasuna edo askatasun eza da gai nagusia. Hitz ilunak izan arren, beti da argi izpi bat euren letretan.
Elkarrizketa osorik 'Musika Zuzenean' saioan ikus daiteke, hamaika.eus atarian edota YouTubeko kanalean.