Skip to main content

Madelyn Ann taldearen kontzertua Hamaikan!

Kultura

Ane Garitaonandia

2022, aza. 04 - 07:11

Talde bretoiak EHZ jaialdian eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu asteburuan Hamaika Telebistan. Larunbatean eta igandean, 20:00etik aurrera, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Madelynn Ann kantariak Bretoieraz kantatzen du eta poparen energiaz aireko soinuetan hegan egiten du. Bere ahots goxo eta indartsuaren bidez Bretainiara bidaiatuko dugu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista