Skip to main content

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalerdia

Kultura

Manex Agirrek irabazi du Aramaion jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalerdia. Bizilagunen aurrean egindako saioan garaile atera zen aramaioarrak, 14 bertso kantatu eta gero 372 puntu eskuratuz. Garaipenarekin, finalerako lehenengo sailkatua dugu Manex Agirre. Dulantzin jokatuko da bigarren finalerdia, martxoaren 2an, larunbatez. Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte izango dira parte hartzaileak, finalerako sailkapenaren bila.