‘Marco’, nazioarteko filmik onenaren Oscar sarietarako bidean
Kultura
Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako pelikula Oscarretarako hautatu du Espainiako Zinema Akademiak, beste bi filmekin batera: Isaki Lacuestaren ‘Segundo premio’ eta Javier Maciperen ‘La esttrella azul’. Irailaren 18an jakinaraziko dute hiru pelikuletatik zein gailendu den.
'Marco' filma Javier Cercas idazlearen 'El impostor' liburuan oinarrituta dago, eta Enric Marcoren historia dakar pantailara: nazismo garaian Flossenburgeko kontzentrazio esparruan bizi izandakoak kontatzen aritu zen ikastetxez ikastetxe, eta sarraskiaren aurkako salaketaren ikono bilakatu. Benito Bermejo historialariak, ordea, kontraesanak eta itzalak aurkitu zituen haren hitzetan, eta, ikertzen aritu ostean, agerian jarri zuen Marco inoiz kontzentrazio esparruetara iritsi gabea zela eta haren biografia asmatua zela.