Margolari gazteen lehiaketa ospatu dute Leioan
Kultura
2022, Maiatza 09 - 13:05
Leioako Udaleko kultura eta gazteria sailak aire zabaleko 'Margolari gazteak... eta ez hain gazteak...' pintura lehiaketa antolatu du asteburuan, 12 urtetik gorako pertsonentzako. Guztira 70 partaide izan dira, eta Leioako puntu desberdinetan banatuta egon dira.