Maskaraba: herri inauteriak bateratzeko topaketa
Kultura
2024, urr. 07 - 18:10
Arabako Herri Inauteriak Elkarte Kulturalak (AHIK ) Maskaraba ekimena antolatuko du. Azaroaren 16an, Zalduondon herri inauteri guztiak eta botarga tradizionalak elkartzeko helburua du jardunaldiak. Horrelako topaketa bat egiten duten lehenengo aldia da. Antolatzaileak, “Araban ospatzen diren herri inauteriak biziberritzen laguntzeko” elkartu ziren 2008an. “Jai egun bat izango da, non tradizioa eta kultura elkartuko diren”, azaldu dute. “Kultura adierazpen horien ezagutza, zaintza eta ikusgarritasuna sustatu” nahi dutela adierazi dute AHIKtik. Besteak beste, Salcedoko, Kuartangako, Zalduondoko eta abar herrietako eragileek parte hartuko dute.