Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuak jaso du
Kultura
2025, ots. 04 - 06:02
Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuak jaso du, 15 urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko lanagatik eta lortutako arrakastagatik. 250 bideo baino gehiago igo dituzte, 76.000 harpidedun dituzte YouTuben eta 100 milioi ikustaldi baino gehiago. Saria Nerea Urbizuk, Fermin Sarasak eta Jesus Irujok eskuratu dute.