Merina Gris: "Disko berri batean lanean ari gara"
Kultura
2024, api. 15 - 09:04
Musikalki elektronika eta rock giroak nahasten ditu Merina Grisek, eszenografiari eta irudiari garrantzi handia emanez. 'Zerua Orain' izeneko diskoan bildu zituzten lehen kantuak, eta orain dela gutxi 'Lilili' abestia zintzilikatu dute sarean. Hamaika Telebistari esan diote bigarren diskoa nahiko prest dutela eta aurten argitaratzea dela asmoa, disko horren parte da 'Lilili'. ZEIDFEST Gaztean jo dute lehen aldiz abestia eta harrera oso polita izan dela azpimarratu du taldeak. “Barrutik loraldi artistiko bat" bizitzen ari direla azaldu du.