'Minecraft film bat' Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan ikusgai
Kultura
'Minecraft film bat' Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinemetara heldu da. Akzioa, abentura eta fantasia batzen dituen film honen estreinaldia apirilaren 4an izango da, Zineuskadik sustaturiko Zinema Euskaraz programaren eskutik. Adin guztientzat zuzendutako film estatubatuarra euskaraz ikusteko aukera izango dugu.
Minecraft-en unibertsora gonbidatzen gaitu filmak. Istorioak, Garrett 'zabor biltzaile', Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsonek eguneroko arazoekin dituzten borrokak kontatzen ditu. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri batera eramango ditu, eta etxera bueltatzeko mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute. Abentura horretan zehar, ausartak izan beharko dira, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte.