Skip to main content

Huhezinema jaialdia urtarrilaren 24etik 26ra izango da Aretxabaletan

Kultura

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko laugarren mailako ikus-entzunezko ikasleek antolatutako Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia urtarrilaren 24, 25 eta 26an izango da Aretxabaletako Arkupen.

Jaialdiaren hamazazpigarren edizioan, tailerrak, masterclassak, filmak eta kontzertuak izango dira Aretxabaletan, zinemarekiko grina ospakizun kolektibo bihurtuz. Hiru egunez, ikusleak hunkitu, inspiratu eta entretenitzeko laburmetraiak ikusi ahal izango ditugu. Osotara 21 film labur eta 10 bideoklip eskainiko dituzte Euskal Film Laburren jaialdiaren baitan.