Skip to main content

Moriarti zinema produkzio-etxeak jasoko du 2025ean Donostiako Urrezko Danborra

Kultura

2024, abe. 05 - 14:12
Egindako ibilbide luze eta laudatua aitortu nahi dio Donostiako Udalak, euskal zinema nazioarteko zinemaren erreferente gisa jarri izanagatik. Donostiako herritarrek proposatutako 98 hautagaitzen artean eztabaidatu dute Udal Taldeek eta aho batez erabaki dute saria Moriartiri ematea. Moriarti Produkzioak 2001ean Donostian sortutako produkzio-etxe zinematografikoa da. Film luzeak, dokumentalak, film laburrak eta telesail bat ekoitzi ditu, eta nazioartean saritutako Handia, Loreak edo La trinchera infinita filmak, Cristobal Balenciaga telesail ospetsua edo Lucio dokumentala bezalako proiektu garrantzitsuak garatu ditu. Urrezko Danborra datorren San Sebastian egunean banatuko da Udaletxeko Pleno Aretoan.
Hamaika Telebista