'Mundu bat bertso', Bilboko ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko proiektua
Kultura
2022, eka. 08 - 10:06
Bilboko ikastetxeetan bertsolaritzaren lanketa urteetan zehar egin da. 'Mundu bat bertso' proiektua da horren emaitza. Bilboko udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta ikastetxeen arteko elkarlanari esker sortu den proiektua.
Helburuak ikastetxeetan ahozkotasuna landu, euskararekin jolasteko aukerak eskaini eta bertsolaritza ezagutaraztea dira. Era berean, ikasleek egindako ekoizpenak jendaurrean plazaratzeko trebetasunak lantzen dira eta horretarako baliabideak ematen dizkiete.