Skip to main content

Donostiar artista bat eta Azagrako lan bat izan dira munduko mural onenaren lehiaketako finalistak

Kultura

Ane Garitaonandia

2025, urt. 09 - 11:01

'Sreet Art Cities' plataformak mundu mailako urteko graffiti onenen zerrenda argitaratu du. Doa Oa artistak Azagran margotutako mural bat hautatu du Street Art Citiesek mundu mailako 2024ko mural onenen zerrendarako. Emakumeen lanak nabarmentzeko Graffitaras proiektuaren baitan margotutako mitxoleta bat du oinarri muralak.

Horrez gain, Sebas Velasco donostiar artista (Burgos, 1988) ere Street Art Cities sarietako finalista da, Artist Choice atalean. "A lasting place" lan hautatua Londresen dago, Brixton auzoko Cobett Streeteko 12 zenbakiaren fatxadan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista