Munduko musika bandak kalera bueltatuko dira Haizetara jaialdian, Zornotzan
Kultura
2022, eka. 20 - 09:06
Haizetara, Zornotzako Udalak antolatutako kaleko banda-lehiaketa, bueltan da formatu originalean. Lehiaketaren hamabostgarren edizioan hamar nazionalitateko 40 bandek eman dute izena, eta Estatuari dagokionez, 7 autonomia erkidegotakoak. Haizetara kale banden nazioarteko lehiaketa nazioarteko hamar bandarekin itzuliko da ekainaren 24, 25 eta 26an.