Musika estilo desberdinek jaiaz bete dute Kobetamendi
Kultura
2022, uzt. 11 - 10:07
100 artista baino gehiago izan dira BBK Live jaialdian eta musika estilo oso ezberdinak ekarri dituzte: elektronika, rap, rock... Abesti mitikoz beteriko kontzertua egin zuen The Killers kartelburuak. Reggaetoia lehen aldiz sartu da BBK Livera JBalvin kolonbiarraren eskutik. Nathy Pelusok espektakulu itzela eskeini zion publikoari. Bestalde, Amaia eta Rigoberta Bandini jaialdiko momenturik hunkigarrienetako baten protagonistak izan ziren. Zaharak, berriz, publikoa harritu zuen doinu lasaiak musika elektronikoarengatik aldatu zituenean. Musika euskaldunak ere bere lekua izan du; besteak beste, Ezpalak.