Skip to main content

Musika herritarrei gerturatuko die Gasteizko Udal Bandak ‘Musika aire zabalean’ zikloarekin

Kultura

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 20 - 13:05
Musika herritarrei gerturatuko die Gasteizko Udal Bandak ‘Musika aire zabalean’ zikloarekin. Maiatzaren 24a eta irailaren 13a bitartean publiko guztientzako 9 kontzertu eskainiko ditu, zaleekin zuzeneko kontaktuan. Gasteizko auzoetara gerturatuko da Udal Musika Banda, Judimendi eta Goikolarrako jaietan kontzertuak eskainiz. Uraren lorategi sekretua izango dugu agertoki nagusienetako bat, bertan egiten ari diren hobekuntzei esker kontzertuak egiteko espazio ezin hobea izango dena.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista