Nafarroako Musika Garaikideko Jaialdia
Kultura
Nafarroan sorkuntza, esperimentazioa eta berrikuntza musikalari irekitako leihoa dugu NAK Jaialdia. Musika Garaikideari bidea irekitzeko asmoz sortutako ekimena. 2015. urtean ospatu zen lehenbiziko edizioa, eta geroztik urtero, irailean Nafarroako hiriburura musika sormena eta esperimentazioa hurbiltzen ditu.
GARAIKIDEAK Musika Zentroa sustatzen du, izaera pribatua eta etekinik gabekoa duen ekimen kulturala. Iruñean sortua, 2010. urtean, Nafarroako, Aragoiko, Euskadiko eta Errioxako musikariek sustatutakoa.
NAK ikerketa, sorkuntza eta interpretazio musikala egiteko espazioa da eta aldi berean pentsamendua, eztabaida eta hausnarketa prozesuak sustatzen ditu. NAK formakuntza eta ikaskuntza lanak ere bultzatzen ditu. Urtero lerro berrien jarduerak antolatzen dira publiko berria bermatzeko. Gainera, jaialdiaren sustapena eta tinkotasuna lortzen da etorkizunean musika garaikideari lekua bermatuz.